STEAM Euskadi Sariak 2021. 2. edizioa

STEAM Euskadi Sariak 2021
2. edizioa

STEAM Euskadi Sariak 2021 rako eskaerak aurkezteko deialdia ireki da. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan lanbide-bokazioak eta -nahiak inspiratzeko edo ikasleen gaitasun zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxe eta erakundeentzat dira sariak.

Eskaerak bide elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira, formulario elektronikoa betez eta ekimenaren memoria erantsiz, 2022ko urtarrilaren 31 arte.

Aurkezpena egiteko urratsak:

STEAM Euskadi Sarien helburua

STEAM Euskadi Sarien helburua hau da:

  • Euskadin garatzen ari diren eta estrategian ezarritako helburuak betetzen laguntzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimenak identifikatu. Eta
  • Ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumezko haur, gazte eta helduentzat direnak aitortu.

Norentzat dira?

STEAM Euskadi Sariak Euskadin STEAM hezkuntzako ekimenak garatzen ari diren erakundeentzat dira: ikastetxeak, unibertsitateak, hezkuntza ez formaleko erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak…

Ekimenak sustatzen dituzten edo horien buru diren erakundeek aurkeztu behar dituzte hautagaitzak.

Kategoriak

STEAM Euskadi Sarien kategoriak

STEAM Euskadi Sariek bi kategoria barne hartzen dituzte:

Hezkuntza-zentroek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko zentroak.

Unibertsitateak ez diren hezkuntza-zentroek sustatutako eta emaitza bikainak lortzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak aitortzen ditu.

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileena

Lanbide Heziketako zentroak, unibertsitateak, enpresak eta beste mota batzuetako erakundeak.

Unibertsitateak ez diren eta hezkuntza-zentroak ez diren erakundeek sustatutako eta emaitza bikainak lortzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileak aitortzen ditu.

  • 1. saria
  • 2. saria
  • Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia

Aurrekontu-zuzkidura

Honako hau izango da sari bakoitzak eta aipamenak izango duten zuzkidura ekonomiko

3.000 €

1. SARIA

2.000 €

2º SARIA

1.000 €

Genero-ikuspegiaren
ARLOKO AIPAMEN BEREZIA

Eskaera

Izena emateko orria

Harremanetarako datuak

Ekimenaren sustatzailea edo liderra

Ekimenaren gaineko datuak

Lehenengo edizioaren urtea

 


Ekimenaren eraginaren xede den eremu geografikoa


Ekimenaren sustatzaile diren eragileen partzuergoa

Adierazi ekimena sustatu duten eragileak eta zehaztu, ekimena arrakastatsua izan dadin, horiek izandako zeregina edo egindako ekarpena.


Erantsi memoria

Onartutako formatuak: pdf, doc, docx (Max. 10 Mb)

BALDINTZAK

Ekimenak hautagaitza bakarrean aurkeztuko dira, eta bi sari-kategorietarako hautagai izango dira. Ekimen bakoitza bi kategorietako batean bakarrik saritu ahal izango da, eta hurrengo edizioetan ezingo da bere hautagaitza errepikatu, sarituz gero.

Eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten eta ebaluazio-prozesuaren lehen fasea gainditzen duten ekimen guztiek STEAM Euskadi aintzatespen-zigilu bana jasoko dute.

Saritutako ekimenean edota horren eskumenean hobekuntzak finantzatzeko erabili beharko da saria, edo STEAM ekimen berri bat abiarazteko.


Menu